Tuesday, 22 January 2013
Diruaren ordez, trukea eta auzolana
Dirue epekulaziorako tramankulua izanik, baztertu nahi da proiektu honetan. Ez dira klase sozialak bereiztuko, dirurik ez duenak ere lo egin dezake bertan. Eraikin honetan lo egiteko auzolana izango da oinarri. Bakoitzaren gaitasunen arabera lan desberdinak burutuko ditu: sukaldean, tailerrean, diseinuan, garbiketan...
Bi modutako trukea:
_Objetuen bitartezko ordaiketa. Adb: liburua
_Lanaren bitartezko ordaiketa: lanaren bitartez eztantzia lortu. Adb: tailerrean objeturen bat egin, sukaldean kideentzako bazkaria preparatu...
Auzolana:
Egungo egoera
Politikak eta pentsamenduak eragin zuzena dute arkitekturan, gizartearen pentsamentuak diseinatzen du arkitektura. Egungo ideologia edo pentsamenduak ekonomiarekin lotuta dago, ekonomiaren arabera bereizten dira pertsona motak, mundu garatua eta 3.mundua deritzoguna adibidez. Baina zein da garatuagoa? arlo ekomikoan argi dago baina arlo moralean? ez al da garrantzitsuagoa arlo morala? Gure munduan dirua da protagonista, eta diruak espekulazioa dakar. Honek, krisia eragin du. Krisi ekonomikoa soilik edota sistemaren krisia?
Aldaketa baten beharra...
Arkitektura desberdin baten beharra...
.jpg)
.jpg)
Sistema desberdinak daude baina egun presentzia handiena kapitalismoak dauka. Ez dago sistema perfekturik, perfekzioa existitzen ez delako baina krisiak epaitu du kapitalismoa.
Aldaketa baten beharra...
Arkitektura desberdin baten beharra...
.jpg)
.jpg)
Sistema desberdinak daude baina egun presentzia handiena kapitalismoak dauka. Ez dago sistema perfekturik, perfekzioa existitzen ez delako baina krisiak epaitu du kapitalismoa.
Saturday, 1 December 2012
Zurezko eraikuntzak
Mendia eta itsasoa izan dira euskaldunon bizitzan eragin zuzena izan duten elementuak. Horiek emandako baliabideen biatartez bizi izan gara, itsasoak arrantza eman digu eta mendiak nekazaritza eta abeltzaintza, siderurgia (burdina), baserrien eraikuntza (harria eta zura)... Naturaren baliabideak erabili dira betidanik. Hala ere, egun, orain dela gutxi asmatu zen hormigoia eta adreilua dira euskaldunon eraikuntzaren protagonista nagusiak, erainkuntza trinkoa eta sendoa.
Bada egun Vita deituriko proiektua, zuraren bitartez arkitektura egokia egiten saiatzen dena eta badirudi funtsionatzen duela. Proiektuan erabilitako materialen %90a berrerabilgarria da eta aireztapen sistemak eta klimatologia interesgarria darabil. Zuraren bitartez eginiko proiektu dugu, berrerabili eta sortu daitekeen materiala da oso moldagarria eta ebaki erraza, gainera eraikitzeko azkarra eta merkeagoa gainera Euskal Herrian ugaria den elementua dugu. Badu akats garrantzitsu bat sua hartzeko errazagoa dela baina egitura bezala suaren haurrean erresistentzia handiko elementua da, hau da, suteren bat izanez gero eraikinetik irtetzeko denbora ematen digu altzairuak ez bezala.
Bueno jarraian Vita proiektuaren bideoa. Oso ondo azaltzen da proeiktuaren nondik norakoak.
Saturday, 24 November 2012
Bolumena hizkuntza unibertsala
Arkitekturan egun, ezinbestekoa da proiektua era bisualean
azaltzea. Bezeroarentzako proiektua egiten delarik eta berak finantzatzen
duelarik, ulertu beharra dauka eta
horren arduradunak arkitektoak dira. Hau da, proiektua saldu beharra dago
proiektatu nahi bada era gordinean esanda. Saldu behar horrek beldurtzen nau
egia esan, ez bait dakit non egon daitekeen muga. Horretan borroka bat edo
beste izango dudalakoan nago.
Norberaren buru hausteak alde batera utziz, niretzat
arkitektura karrerako zailena proiektuak modu ordenatuan azaltzea iruditzen
zait. Ziurrenik, nire izaera da errudun nahiko kaotikoa bait naiz gauza
batzuetarako. Panela egiterako orduan esaterako, kostatu egiten zait hastea eta
gutxitan lortzen dut benetan gustatuko litzaidaken moduan azaltzea proiektua,
ikaskideak bestelade, orokorrean oso onak direla esan beharra daukat.
Beste atal bat arkitekturan oso garrantzitsua eta lantzen ez dena alde humano bezala
definituko nuke laburbilduz. Kidetasuna eta hitzen bitartezko azalpenak,
orohar, harremanak ez dira lantzen. Nolabaiteko talde giroa egokia lortzea
garrantzitsua iruditzen zait bai arkitektoen artean edota eraikuntzako kideen
artean. Berdin zait ikasketetan edo kirol taldeetan, edozein taldek giro ona
baldin badago hobeto funtsionatuko du.
Bueno bukatzen joateko, bezeroa, oro har, ez da arkitektoa eta ez dauka zertan planoak ulertu behar, hala ere, ulergarriak izan behar dutela ez dut ukatzen, eraikuntzako kideentzat gehien bat. Bezeroak proiektua uler dezan bolumena azaltzen jakitea ezinbesteko da, 3D-ak edota maketa bidez. 3D-ak errealitatetik hurbilago egitea errazagoa da baina ez digu bolumena ukitzeko aukerarik ematen maketan bezala. Proiektua bolumena izanik, bolumena bera azaltzea iruditzen zait zailena eta ezinbestekoena. Bolumenak istorio bat kontatzen gaitu, bertan izan daitezkeen pertsonen bizitzako momenturen bateko partehartze reala, eta giro hori ondo azaltzea oso zaila eta garrantzitsua da. 2D-a hizkuntza mota bat da bai, baina bolumena hizkuntza unibertsala guztion bizitzaren parte den protagonistetariko bat.
Tuesday, 13 November 2012
Txoritokia garatuz...
Gure proiektuan ibilbideak garrantzi handia du. Aurreko sarreran aipatutako moduan, grua goialdea eta behealdea komunikatuko dituen elementua izango da eta horretaz gain, txoriak sendatzeko albaitarien kontsultak... egongo dira.
Beste ibilbide bat txoritokia inguratuko duena izango da, eta ibilbide hau bi arrapalez osatuta egongo da: batek ekialdetik edukiko du abiapuntua, eta besteak iparraldetik. Bi ibilbide hauek txorientzako espazioak izango diren zilindroak inguratuz egingo dute gora eta biek gruan izango dute amairea, beraz, grua izango da bi ibilbide hauen arteko lotura egingo duen elementua.
Zilindroak elkarren artean komunikatuta egongo dira, txoriak sendatzen doazen heinean batetik bestera pasatzen joateko, sendatu eta aske uzten diren arte.Txoritokiak inguruko eraikin historikoekin badu erlazio formala, bolumen ezberdinen elkarketak sortzen duen irudiak hain zuzen ere.
Esan bezala, oinezko ibilbideek zilindro hauek inguratuko dituzte eta puntu konkretu batzuetan zeharkatu ere egingo dituzte; horiek pertsonak txoriengandik gertuago egotea ahalbidetuko dute. Ibilbide hauek izango dira zilindroen egitura, berauetatik zintzilikatuta egongo dira zilindroak.
Beste ibilbide bat txoritokia inguratuko duena izango da, eta ibilbide hau bi arrapalez osatuta egongo da: batek ekialdetik edukiko du abiapuntua, eta besteak iparraldetik. Bi ibilbide hauek txorientzako espazioak izango diren zilindroak inguratuz egingo dute gora eta biek gruan izango dute amairea, beraz, grua izango da bi ibilbide hauen arteko lotura egingo duen elementua.
![]() |
| 3D muntaia |
Esan bezala, oinezko ibilbideek zilindro hauek inguratuko dituzte eta puntu konkretu batzuetan zeharkatu ere egingo dituzte; horiek pertsonak txoriengandik gertuago egotea ahalbidetuko dute. Ibilbide hauek izango dira zilindroen egitura, berauetatik zintzilikatuta egongo dira zilindroak.
Sunday, 4 November 2012
Friday, 2 November 2012
Oraina epaile eta historia esperimentu (Lehen ideia)
Lehen ideia zatika
Zein sistema da egokiena? bakoitzak berea defedatzen du... eta bakoitzak bere arrazoia badu?
Eta 4 sistemen ezaugarriak proiektu batean sartuz gero?
Kapitalismoa, sozialismoa, komunismoa eta anarkismoa proiektu berean... ezineskoa?
Subscribe to:
Posts (Atom)














