Saturday 1 December 2012

Zurezko eraikuntzak

   Mendia eta itsasoa izan dira euskaldunon bizitzan eragin zuzena izan duten elementuak. Horiek emandako baliabideen biatartez bizi izan gara, itsasoak arrantza eman digu eta mendiak nekazaritza eta abeltzaintza,  siderurgia (burdina), baserrien eraikuntza (harria eta zura)... Naturaren baliabideak erabili dira betidanik. Hala ere, egun, orain dela gutxi asmatu zen hormigoia eta adreilua dira euskaldunon eraikuntzaren protagonista nagusiak, erainkuntza trinkoa eta sendoa.
   Bada egun Vita deituriko proiektua, zuraren bitartez arkitektura egokia egiten saiatzen dena eta badirudi funtsionatzen duela. Proiektuan erabilitako materialen %90a berrerabilgarria da eta aireztapen sistemak eta klimatologia interesgarria darabil. Zuraren bitartez eginiko proiektu dugu, berrerabili eta sortu daitekeen materiala da oso moldagarria eta ebaki erraza, gainera eraikitzeko azkarra eta merkeagoa gainera Euskal Herrian ugaria den elementua dugu. Badu akats garrantzitsu bat sua hartzeko errazagoa dela baina egitura bezala suaren haurrean erresistentzia handiko elementua da, hau da, suteren bat izanez gero eraikinetik irtetzeko denbora ematen digu altzairuak ez bezala.
   Bueno jarraian Vita proiektuaren bideoa. Oso ondo azaltzen da proeiktuaren nondik norakoak.
    




Saturday 24 November 2012

Bolumena hizkuntza unibertsala




    Arkitekturan egun, ezinbestekoa da proiektua era bisualean azaltzea. Bezeroarentzako proiektua egiten delarik eta berak finantzatzen duelarik,  ulertu beharra dauka eta horren arduradunak arkitektoak dira. Hau da, proiektua saldu beharra dago proiektatu nahi bada era gordinean esanda. Saldu behar horrek beldurtzen nau egia esan, ez bait dakit non egon daitekeen muga. Horretan borroka bat edo beste izango dudalakoan nago.
    Norberaren buru hausteak alde batera utziz, niretzat arkitektura karrerako zailena proiektuak modu ordenatuan azaltzea iruditzen zait. Ziurrenik, nire izaera da errudun nahiko kaotikoa bait naiz gauza batzuetarako. Panela egiterako orduan esaterako, kostatu egiten zait hastea eta gutxitan lortzen dut benetan gustatuko litzaidaken moduan azaltzea proiektua, ikaskideak bestelade, orokorrean oso onak direla esan beharra daukat.
    Beste atal bat arkitekturan oso garrantzitsua  eta lantzen ez dena alde humano bezala definituko nuke laburbilduz. Kidetasuna eta hitzen bitartezko azalpenak, orohar, harremanak ez dira lantzen. Nolabaiteko talde giroa egokia lortzea garrantzitsua iruditzen zait bai arkitektoen artean edota eraikuntzako kideen artean. Berdin zait ikasketetan edo kirol taldeetan, edozein taldek giro ona baldin badago hobeto funtsionatuko du.    
   Bueno bukatzen joateko, bezeroa, oro har, ez da arkitektoa eta ez dauka zertan planoak ulertu behar, hala ere, ulergarriak izan behar dutela ez dut ukatzen, eraikuntzako kideentzat gehien bat.  Bezeroak proiektua uler dezan  bolumena azaltzen jakitea ezinbesteko da, 3D-ak edota maketa bidez. 3D-ak errealitatetik hurbilago egitea errazagoa da baina ez digu bolumena ukitzeko aukerarik  ematen maketan bezala. Proiektua bolumena izanik, bolumena bera azaltzea iruditzen zait zailena eta ezinbestekoena. Bolumenak istorio bat kontatzen gaitu, bertan izan daitezkeen pertsonen bizitzako momenturen bateko partehartze reala, eta giro hori ondo azaltzea oso zaila eta garrantzitsua da. 2D-a hizkuntza mota bat da bai, baina bolumena hizkuntza unibertsala guztion bizitzaren parte den protagonistetariko bat.









Tuesday 13 November 2012

Txoritokia garatuz...



Gure proiektuan ibilbideak garrantzi handia du. Aurreko sarreran aipatutako moduan, grua goialdea eta behealdea komunikatuko dituen elementua izango da eta horretaz gain, txoriak sendatzeko albaitarien kontsultak... egongo dira.


Beste ibilbide bat txoritokia inguratuko duena izango da, eta ibilbide hau bi arrapalez osatuta egongo da: batek ekialdetik edukiko du abiapuntua, eta besteak iparraldetik. Bi ibilbide hauek txorientzako espazioak izango diren zilindroak inguratuz egingo dute gora eta biek gruan izango dute amairea, beraz, grua izango da bi ibilbide hauen arteko lotura egingo duen elementua.

3D muntaia
Zilindroak elkarren artean komunikatuta egongo dira, txoriak sendatzen doazen heinean batetik bestera pasatzen joateko, sendatu eta aske uzten diren arte.Txoritokiak inguruko eraikin historikoekin badu erlazio formala, bolumen ezberdinen elkarketak sortzen duen irudiak hain zuzen ere.



Esan bezala, oinezko ibilbideek zilindro hauek inguratuko dituzte eta puntu konkretu batzuetan zeharkatu ere egingo dituzte; horiek pertsonak txoriengandik gertuago egotea ahalbidetuko dute. Ibilbide hauek izango dira zilindroen egitura, berauetatik zintzilikatuta egongo dira zilindroak.

Friday 2 November 2012

Oraina epaile eta historia esperimentu (Lehen ideia)


Lehen ideia zatika







Zein sistema da egokiena?      bakoitzak berea defedatzen du... eta bakoitzak bere arrazoia badu?
Eta 4 sistemen ezaugarriak proiektu batean sartuz gero?
Kapitalismoa, sozialismoa, komunismoa eta anarkismoa proiektu berean...                  ezineskoa?

Wednesday 31 October 2012

Txoritokiaren lehen ideiak




Txoritokia ez da zooa balitz bezala planteatzen, txorien erreabilitazio espazio bezala baizik. Txorien bizitzako etapa edo garai  baten moduan ulertzen da eta ez azken etapa moduan. Biolentzia hori baztertu nahi da eta istripuren bat  izandako txoriei beste aukera bat eman nahian zainduko dira egunen batean askatzeko helburuarekin. Txoritokiaren barnean espazio desberdinak sortuko dira pausoka gabeziaren arabera, zaintzeko beharrizanen arabera, sailkatua, ospitala bailitzan. Grua bera erabiliko da osasunzentru gisa, beterinarioarentzat, langileentazat, zauri larriak dituzten animalientzat… Gruatik at, baina sareen barne betiere, indarrak berreskuratzeko espazio desberdinak egongo dira.



 4 atal independiente zurruntasunaren arabera  bereiziak:
                                       1- HORMA -> Egitura zurruna
                                       2- GRUA -> Egitura erdi zurruna
                                       3- IBILBIDEA -> Egitura arina
                                       4- ITXITURA -> Armiarma sarea
 

Abiarioaren ideia nagusia ibilbidea da. Bata, txoritokiaren kanpoaldekoa, harresiaren inguruan goazela (Marsellaren eta txoritokiaren ikuspegia), goiko gaztelua helmuga duena. Bertan, Marsellako ikuspegi orokorraz gain txoritokiaren ikuspegia  ere garrantzitsua izango da. Bestea, txoritokiaren barrualdeko ibilbidea izango da, eta honek berak bereizten ditu zaintzeko beharrizanen araberako txorientzako esparruak. Grua izango da bi ibilbide hauek lotuko dituen elementua, eta beraz, egitura elementu garrantzitsua izateaz gain, konexio lana ere egingo du. Gainera, egun dagoen altuera desberdintasun handiaren ondoriozko irisgarritasun arazoak konpontzen da gruaren bidez, goiko eta beheko aldea zuzenean komunikatzen baititu.
Barrualdeko espazio batzuk airean, zintzilikatuta egongo dira, beste batzuk hormetan itsatsita eta beste batzuk uretan, txori mota eta hauen eritasunaren arabera.

Thursday 20 September 2012

Marsellako flotantea lehen zirriborroa



                                        Marsellako flotantea

          Historia eta kokapena:

               Frantziako hego ekialdean eta mediterraneoari begira kokatzen da Marsella. Estragikoki pentsatua dago, merkataritzan protagonismo handia izan dezan. Afrikako iparraldea eta Europako hegoaldearekin mediterraneo itsasoaren bitartez komunikatzen da. Garaian, itsasoz komunikatzen ziren herrialde desberdinak, bertan, zegoen negozioa. Marsella gutxinanka hasten hasi zen portuaren inguruan eta egun, estatuko biztanle gehien dituen hiriburuetariko bat izatera bilakatu da. Denborarekin betiko portuak jatorrizko izaera galdu du, merkataritza izaera. Horren erakusle dugu Europako kultur hiriburuko 2013ko proiektuak; ez dute betiko portua fokalizatzen. Nire ustez, gune garrantzitsua da portu zaharra bera gabe Marsella ez litzatekelako sortuko.
               Historian zehar, Marsellako portuak eta Port de Bouc-eko portuak harreman zuzena izan dute merkataritza alorrean.

           Flotantea:

              Marsellako portua eta Port de Bouc-eko portuaren arteko merkataritza harremana indartu nahi da, bi portuen arteko konexio bermatzeko aukera izanik. Hori dela eta, floltanteak ibilbidea izango du eta portu desberdinetan ezartzeko trebetasuna izango du. Izaera desberdineko portuak izanik, flotantea modulu bilakatuz eta moduluaren pieza desberdinak modu estrategikoan mugituz, portuetara egokitu nahi da.
               Formari erreparatuz, itsasoa ulertzen da flotanmtearen kide nagusia, horregatik, itsasoak emandakoa erakusteko asmotan ur azpian izango du bolumenaren parterik handiena, iceberg bat bezala. Era berean harridura sortzen du bizitariarengan: hasiera batean, ur gainokoa ikusirik iruzurtu gaituela emango du, baina barruan dagoenaren ez jakintasunean.