Saturday, 24 November 2012

Bolumena hizkuntza unibertsala




    Arkitekturan egun, ezinbestekoa da proiektua era bisualean azaltzea. Bezeroarentzako proiektua egiten delarik eta berak finantzatzen duelarik,  ulertu beharra dauka eta horren arduradunak arkitektoak dira. Hau da, proiektua saldu beharra dago proiektatu nahi bada era gordinean esanda. Saldu behar horrek beldurtzen nau egia esan, ez bait dakit non egon daitekeen muga. Horretan borroka bat edo beste izango dudalakoan nago.
    Norberaren buru hausteak alde batera utziz, niretzat arkitektura karrerako zailena proiektuak modu ordenatuan azaltzea iruditzen zait. Ziurrenik, nire izaera da errudun nahiko kaotikoa bait naiz gauza batzuetarako. Panela egiterako orduan esaterako, kostatu egiten zait hastea eta gutxitan lortzen dut benetan gustatuko litzaidaken moduan azaltzea proiektua, ikaskideak bestelade, orokorrean oso onak direla esan beharra daukat.
    Beste atal bat arkitekturan oso garrantzitsua  eta lantzen ez dena alde humano bezala definituko nuke laburbilduz. Kidetasuna eta hitzen bitartezko azalpenak, orohar, harremanak ez dira lantzen. Nolabaiteko talde giroa egokia lortzea garrantzitsua iruditzen zait bai arkitektoen artean edota eraikuntzako kideen artean. Berdin zait ikasketetan edo kirol taldeetan, edozein taldek giro ona baldin badago hobeto funtsionatuko du.    
   Bueno bukatzen joateko, bezeroa, oro har, ez da arkitektoa eta ez dauka zertan planoak ulertu behar, hala ere, ulergarriak izan behar dutela ez dut ukatzen, eraikuntzako kideentzat gehien bat.  Bezeroak proiektua uler dezan  bolumena azaltzen jakitea ezinbesteko da, 3D-ak edota maketa bidez. 3D-ak errealitatetik hurbilago egitea errazagoa da baina ez digu bolumena ukitzeko aukerarik  ematen maketan bezala. Proiektua bolumena izanik, bolumena bera azaltzea iruditzen zait zailena eta ezinbestekoena. Bolumenak istorio bat kontatzen gaitu, bertan izan daitezkeen pertsonen bizitzako momenturen bateko partehartze reala, eta giro hori ondo azaltzea oso zaila eta garrantzitsua da. 2D-a hizkuntza mota bat da bai, baina bolumena hizkuntza unibertsala guztion bizitzaren parte den protagonistetariko bat.









No comments:

Post a Comment