Saturday 24 November 2012

Bolumena hizkuntza unibertsala




    Arkitekturan egun, ezinbestekoa da proiektua era bisualean azaltzea. Bezeroarentzako proiektua egiten delarik eta berak finantzatzen duelarik,  ulertu beharra dauka eta horren arduradunak arkitektoak dira. Hau da, proiektua saldu beharra dago proiektatu nahi bada era gordinean esanda. Saldu behar horrek beldurtzen nau egia esan, ez bait dakit non egon daitekeen muga. Horretan borroka bat edo beste izango dudalakoan nago.
    Norberaren buru hausteak alde batera utziz, niretzat arkitektura karrerako zailena proiektuak modu ordenatuan azaltzea iruditzen zait. Ziurrenik, nire izaera da errudun nahiko kaotikoa bait naiz gauza batzuetarako. Panela egiterako orduan esaterako, kostatu egiten zait hastea eta gutxitan lortzen dut benetan gustatuko litzaidaken moduan azaltzea proiektua, ikaskideak bestelade, orokorrean oso onak direla esan beharra daukat.
    Beste atal bat arkitekturan oso garrantzitsua  eta lantzen ez dena alde humano bezala definituko nuke laburbilduz. Kidetasuna eta hitzen bitartezko azalpenak, orohar, harremanak ez dira lantzen. Nolabaiteko talde giroa egokia lortzea garrantzitsua iruditzen zait bai arkitektoen artean edota eraikuntzako kideen artean. Berdin zait ikasketetan edo kirol taldeetan, edozein taldek giro ona baldin badago hobeto funtsionatuko du.    
   Bueno bukatzen joateko, bezeroa, oro har, ez da arkitektoa eta ez dauka zertan planoak ulertu behar, hala ere, ulergarriak izan behar dutela ez dut ukatzen, eraikuntzako kideentzat gehien bat.  Bezeroak proiektua uler dezan  bolumena azaltzen jakitea ezinbesteko da, 3D-ak edota maketa bidez. 3D-ak errealitatetik hurbilago egitea errazagoa da baina ez digu bolumena ukitzeko aukerarik  ematen maketan bezala. Proiektua bolumena izanik, bolumena bera azaltzea iruditzen zait zailena eta ezinbestekoena. Bolumenak istorio bat kontatzen gaitu, bertan izan daitezkeen pertsonen bizitzako momenturen bateko partehartze reala, eta giro hori ondo azaltzea oso zaila eta garrantzitsua da. 2D-a hizkuntza mota bat da bai, baina bolumena hizkuntza unibertsala guztion bizitzaren parte den protagonistetariko bat.









Tuesday 13 November 2012

Txoritokia garatuz...



Gure proiektuan ibilbideak garrantzi handia du. Aurreko sarreran aipatutako moduan, grua goialdea eta behealdea komunikatuko dituen elementua izango da eta horretaz gain, txoriak sendatzeko albaitarien kontsultak... egongo dira.


Beste ibilbide bat txoritokia inguratuko duena izango da, eta ibilbide hau bi arrapalez osatuta egongo da: batek ekialdetik edukiko du abiapuntua, eta besteak iparraldetik. Bi ibilbide hauek txorientzako espazioak izango diren zilindroak inguratuz egingo dute gora eta biek gruan izango dute amairea, beraz, grua izango da bi ibilbide hauen arteko lotura egingo duen elementua.

3D muntaia
Zilindroak elkarren artean komunikatuta egongo dira, txoriak sendatzen doazen heinean batetik bestera pasatzen joateko, sendatu eta aske uzten diren arte.Txoritokiak inguruko eraikin historikoekin badu erlazio formala, bolumen ezberdinen elkarketak sortzen duen irudiak hain zuzen ere.



Esan bezala, oinezko ibilbideek zilindro hauek inguratuko dituzte eta puntu konkretu batzuetan zeharkatu ere egingo dituzte; horiek pertsonak txoriengandik gertuago egotea ahalbidetuko dute. Ibilbide hauek izango dira zilindroen egitura, berauetatik zintzilikatuta egongo dira zilindroak.

Friday 2 November 2012

Oraina epaile eta historia esperimentu (Lehen ideia)


Lehen ideia zatika







Zein sistema da egokiena?      bakoitzak berea defedatzen du... eta bakoitzak bere arrazoia badu?
Eta 4 sistemen ezaugarriak proiektu batean sartuz gero?
Kapitalismoa, sozialismoa, komunismoa eta anarkismoa proiektu berean...                  ezineskoa?